1.HITZALDIA: IKTak Amara berri-n


 ---amaraberri.org---

Saio honetan hitzaldi bat propsatua izan zaigu Amara berri ikastolan informazio eta komunikazio teknologiak nola lantzen diren ikusteko. Hitzaldi hau eramateko Amara berriko irakasle bat etorri da guztia azaltzera. Azaldua izan zaigun bezala, klaseak balio berezi batzuen transmititzeko eta elkar trukatzeko egiten dira. Txokoetan eramandako klaseak dira eta ez klase magistraletan. Proiektuetan oinarrituak dira, adin desberdinako haurrekin nahasiak. Bertan libururik ez dute irakasgai bakoitzeko baizik eta liburutegi komun bat, pasilloetan dena, non beharreko informazio guziak aurkitzen ahal dituzten eta nahi dutenean erabiltzen ahal dutena. Haurrek eramaten ditzten lan guztiak, zertarako bat dute, hau da, helburu finko eta konkretu bat. Hedabideak oso presente direlako gure eguneroko bizian ( telebista, irratia, ordenagailuak...), haurrek aurre ikuspegi bat dute gehienetan gai honi buruz. Gaia zehazkiago lantzeko eta dekubritzeko "txikiweb" erabiltzen dute. Txiki web Amara berri erabiltzen da, haurren lanak biltzeko eta beraz klasekideen lanak ikusi ahal izateko ere. Azken finean, partekatu eta trukatzeko. Lan guzien helburuan, znetzu bat ematean da eta IKTen munduan sakontzea. Horretarako, IKTak modu egokiak dira denen esku den zerbitzua baita eta haur guztiek zentzua ematen diotelako. Azkenean eskola guztirako zerbitzua da. Antolaketari dagokionez, zikloak nahasten dira eta listaren arabera, bikoteak edo talde txikiak osatzen dira.Lista hauek koloreen bitartez osatzen dira, honi esker, ez da lehenengo edo azkenengorik. 2. ziklokoek irratia lantzen dute eta 3. ziklokoek prentsa, telebista eta web-ak. Egun osoak bertan pasatzen dituzte klaseetara joan gabe, bakoitza bi aldiz, bata besteari erakusten 12 egun desberdinetan. Irakasgai honetan, irakasleak alde teknikoa eta humanoa bultzatzea du helburu, orduan, egiten duen aportazio bakarra zuzenketa eta alderdi hauek dira. Ebaluaketari dagokionez, ebaluaketa bi aldeetatik egiten da, hau da, ume eta irakasleen aldetik. Metodologia honek ahalbidetzen die ikasleei autonomoki eta irudimenez, nahi dutena sortzea eta ikastea. Txikixeb-ari esker ikusi dezakegu ikasleek eramatzen duten lana. Bisitatazeko: http://txikiweb.amaraberri.org/ Erabiltzailea: txikiweb Pasahitza: AB16Donostia


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina