NOR NAIZ NI?




Kaixo!

Ni Joana Halsouet Alcibar-Osa naiz, 19 urteko urruñarra. Lehen hezkuntzako 2.urtean ikasten dut Donostian. Nere helburua Lapurdiko ikastoletan andereñoa izatea da. Beti Lapurdin ikasi izan dut eta Donostiara etortzea esperientzia berria izan da neretzat. Bi urte hauetan pertsona berriak ezagutzeko aukera izan dut eta blog hau aurrera eramateko tokatu zaizkidan taldekideekin zortea izan dudala argi dut.

Blog hau, aruten eramaten dugun proiektu bat da, non  kezkak, galderak, zalantzak eta lanak ere agertuko diren. Klasean ikasitako guztia edota interesgarria iruditzen zaigun informazioa ere pubilkatuak izanen dira.  Azken finean, etorkizuneko irakasle "ona" izateko baliagarria ikusten dudan guztia argitaratuko dut.

"Irakasle onaren" irudi desberdin bat dugunez guziok, blog hau hartzekoak edo ez, diren informazioen bilduma da. Sentimenduak edota persepzioak, denonak desberdinak direnez, guztion iritziak kontutan hartzekoak direla argi dut. Orduan beldurrik gabe zuen iritzia eman zuek ere!


Jakinmina piztu badizu mezu honek, segi aurrera!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina