1. PAUSOA: Datuak jaso



Lan hau aurrera eramateko, bakoitzari gure ikaskuntza prozesuan partehartu duten ezagugarri eta influentzia guztiak batzea eskatu zaigu. Horretarako nik kartografia modu fisikoan, hau da, kartulinean egitea erabaki dut eta ez modu digitalean. Informazioak biltzeko momentuan, konturatu naiz argazkiek zidatela bizitako momentu, esperientzia eta bizitzan ekarri didaten pertsonak hobekien adierazten zituztenak. Horretarako, argazkiak multzo desberdinetan banatu ditut, hau da, familia, lagunak, militantzia eta dantza. Hauek izan direlako nere ikaskuntza prozesuan gehien ekarri didatenak. Kartografia hau egiterakoan, konturatu naiz pertsona gisa, gehien ekarri didatenak hauek izan direla eta ez eskola. Noski eskolak nere ikaskuntza prozesuan influentzia izan du baina esperientzia baino gehiago, jakintza ( historikoa, matematikoa...) ekarri dit.
Neretzat garrantzitsuak diren pertsonak dira agerian eman ditudanak, haiek baitira gaur egun naizen pertsona izaten lagundu nautenak gehienbat. Orain arte bizi izan dudan bizian, gauza asko ikasten ditudala egunero  konturatu naiz, eta bereziki nere esperientzia dela gehien ikasarazten didana.
Kartografia honen bitartez, naizen pertsona isaladatu nahi izan dut.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina