2.PAUSOA: Datuak analisatu



Kartografia aurkeztu aurretik prestakuntza egin genuen. Taldeka bildu eta gure ikaskuntza prozesuan influentzia ukan duten ezaugarrietaz hitz egin dugu. Bakoitzak bere bizipen garrantzitsuak adierazi ditu, izan kirolan, eskolan, familian, lagunekin etab...Gure irakasteko desioa, influentzia eta bizipen  guzti hauetatik datorrela ondorioztatu dugu guztiok. Batzuk haurrekin kontaktuan izanda beraien bokazioaz konturatu dira eta beste batzuk aldiz, haurren kontaktuan nahi izan dute, ikusteko ea benetan  haien bokazioa zen. Guztiok bizi desberdinak ditugula agerian eman dugu baina bereziki nahiz eta antzeko ingurunea edo egoerak bizi izan  ditugun, pertsona bakoitzak desberdinki erreakzionatzen duela argi utzi da, bakoitzaren nortasuna edo  sentsibilitatearen arabera.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina