BAINA HASTEKO...

Kartografia bezalako ikerketa nereganatzea zaila izaten zait kontzeptua ez dudalako oraindik guztiz ezagutzen. Egunerokoan ditudan kanpo eragile guzietaz kontziente izatea izango litzateke lehen pausua.
Hala ere, ikerketak irakasle formakuntzan zer eta zoinek laguntzen didan ikusten lagunduko dit, ideiak antolatzen eta hobekiago ulertzen baita ere. Kanpoan dudan inguruneari, jakintzak nola egokitu eta nola erabiltzen ahal ditudan ikusi, eta loturak egin.
Egunerokoan egiten ditudan ezagutzak eta ikasten ditudan informazioak hausnartuz eta praktikara eramanez eta nere formakuntza pertsonal zein profesionala aberasteko baliatu.
Hala eta guztiz ere, galdera zonbaitzuk bururatzen zaizkit oraintxe:
-Nola antolatu daitezke bilduko ditudan informazioak?
-Zein motatako informazioak bilduko ditut? Argazkiak? Objektuak? Bideoak?
-Zerk laguntzen dit nire irakasle formakuntzan? Nork? Nola?
-Klasean eta egunerokoan ikasten dudana erabiltzen ote dut nere formakuntzan? Egiten ditudan loturak egokiak ote dira?

Kartografiaren lanarekiko erronka zonbaitzuk agertzen zaizkit galdera hauetaz gain. Bilduko ditudan argazki, objektu eta informazioak, kartografian bertan nahi dudan ikuspegitik isladatzea lortu beharko dut. Kanpoko jende batek helburuak eta erakutsi nahi dudana ulertu ditzan.
Tailerra honi bakoitzak bere ikuspegia azaltzea garrantzitsua iruditzen zait, bere ikuspegi pertsonaletik. Nere lanak, nik nere formakuntzari buruz dudan ikuspegia isladatzea nahi dut eta kanpoko pertsonek nere lana nahi dudan bezala ulertzea. Lan hau oso pertsonala bezala ikusten dut.
Ikerketa honetan, nere inguruan ditudan jakintza iturri guztietaz kontzientzia hartzea eta hauek baliagarri bilakatzea espero dut. Nere kartografia ikusiko dutenek ni ulertu eta hobekiago ezagutzeko ere baliatzea nahiko nuke, nere ingurunea ezagutzeko. horrez gain, nik besteen kartografietatik ere ikastea espero dut, diren pertsonei buruz eta ikasten dutenari buruz.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina