4.PAUSOA: Aurkikuntzak aurkeztu



 Familiari diot zati handiena dedikatu. Nere familiako kide hurbilenak agerian eman ditut argazkien bitartez haiek baitira nere biziaren oinarria. Haiek bainaute nere ikaskuntza prozesuan gehien influentziatu. Gero lagunei eta dantzari leku handia ere eman diet, azken finean, nere lagunekin ere egunero ikasten dudalako. Lagunak ukaterakoan, beste pertsonekin zaren pertsona zabaltzea onartzen da, sozializaioa da. Zaren bezala onartua izaten saiatzen zara hasieratik eta harreman indartsua sortzen da azkenean. Haiek zu zarena eta zuk haiek direna maitatu behar duzu, bakoitzaren akats eta kalitateekin. Dantza elkartean berdintsua dela argi da. Taldekideekin elkarbizitzen ikasi behar da, elgarrekin antolatzen jakin eta beti ere dantzatzko eta elgarrekin bizitzeko gogarekin. Dantza klaseak eman izan ditut hiru urtez, eta honi esker nere betiko gogoa baieztatu dut; irakastea dut maite. Haurrak beraien bizitzako lehen momentuak bizitzen dituztenean, jakintzak eta sentimenduak ere barneratzen dituzte, horregatik hasierako sozializazio prozesu honetan, helduen aportazioak garrantzia du. 
Azkenik, militantziak bizipenak ere ekarri dizkit, honi esker nere baloreak zeintzuk diren ikusi ahal izan dut eta jendearekin konfiantzazko harremanak sortzeko aukera eman dit. 
Beraz, familiak, lagunak, elkarteak eta militantziak hori erakutsi didate, elkarbizitza, ulerkortasuna, sentsibilitatea eta bestearen lekuan emateko ahalmena. Hori adierazi nahi izan dut kartografia honetan.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina