2. HITZALDIA: Berritzegunea

BERRITZEGUNEA: José Mari de Juan Fonseca (Ordiziako Berritzeguneko IKTen aholkularia, data: urriaren 5 a) 

Urriaren 5-ean beste hitzaldi bat izan genuen eta oraingoan, José Mari de Juan Fnseca etorri zen. Bera, Ordiziko berritzeguneko IKT-en aholkularia da, baina zer dira berritzeguneak?
Berritzeguneak ikastetxeei (publiko eta pribatuei) eta irakasleei prestakuntza, aholkularitza edota hezkuntzako berrikuntzak aplikatzen laguntzen dien zentroak dira. Hala ere, bera ez da etorri berritzeguneei buruz hitz egitera, bi gai hauek jorratzera baizik:
- Hezkuntza sailak egindako IKTen ibilbidea  eta gaurko egoera. 
-Irakasleriaren gaitasun digitala. Hasteko, hezkuntza sailak egindako IKTen ibilbidea eta gaurko egoerari buruz hitz egiten hasteko, adierazi digu guretzat oso garrantzitsua izango dela “sare hezkuntza”-ren orrialdea ( http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/r43-sare/eu ), bertan irakaskuntza- ikaskuntza prozesuetan  informazio eta komunikazio teknologien uztarketari buruzko informazio baliagarria azaltzen baita,eta irakasleak bertara sartu eta eguneratzea garrantzitsua da.
Urteetako ibilbidea honako hau izan da: 1-Premia 2-Esola 2.0 3-Sare Hezkuntza 4-IKTen eredua. Hala ere, gaur egun zahartzen ari da IKTen eredua, dena aurrera baitoa eta berrikuntza gehiago sortzen baitira, eta orain garrantzia hartzen ari da AET eredua (Aprendizaiaren eta Ezagueraren Teknologiak).
Lehenengo, 2000.urtean, Hezkuntza Sailak Premia Plana diseinatu zuen, hezkuntza esparruan IKTak bultzatzeko ekintza zentralizatuko programa gisa. Hainbat atal ditu olan honek: ikastetxean oinarrizko sare lokala izatea, hornidura informatikoa, ekipo zaharkituak ordezkatzea, irakaslegunea (hezkuntzagunea, email…), ikastetxeetako aplikazioak sortzea, eta informatika eta laguntza-zerbitzuak jartzea. 
Ondoren, Eskola 2.0 jarri zen martxan 2010-1013 bitartean gauzatu zena. Lehen Hezkuntzako 5.mailatik Bigarren Hezkuntzako 2.mailara ikasgela guztiak digitalizatu zituzten, irakasleak metodologia berriak erabiltzeko prestatuz eta multimedia-edukiak sortuz. Horrela, portatilak eta arbel digitalak zabaldu zituzten adibidez,eta irakasle guztiek prestakuntza bat jaso zuten. Orain adibidez, Lehen Hezkuntzako bigarren ziklotik Bigarren Hezkuntzako laugrren mailara ikasle guztiek ordenagailuak erabiltzen dituzte.
Hala ere, Eskola 2.0-k arazotxo batzuk izaten zituen konexioarekin, baina Hezkuntza Sailak konexioa bermatu zuen eta asko hobetu zen.
Eskola 2.0 programaren HELBURUAK:
• Ohiko ikasgelak ikasgela digitalak bilakatzea.
• Irakasleak IKT-dun gaitasunetan trebatzea.
• Ikasgeletako metodologia aldaketari  laguntzea.
• Eten digitala murriztea.
• Lan dinamikoa, partehartzailea, beste ikastetxeekinlankidetzan eta sarean sustatzea.
• Heziketa Kalitatea Hobetzea.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina