3.PAUSOA: Datuak antolatu




Izandako eztabaida sakon hauen ondotik, bildutako datuak antolatu behra izan ditut. Erran bezala, kartulinean egitea erabaki dut nere kartografia. Fisikoki erakutsi nahi izan dut nere klasekideei zer izan den nere bizian, ikaskuntza prozesuan eragina izan duena. 
Kartulina lau zatitan zatitu dut; familia, lagunak, militantzia eta dantza. Horrez gain, pertsona eta ingurune guzti honek ekarri didana idatzi dut bertan: maitasuna, elkartasuna, ulerkortasuna, dantza, militantzia, nortasuna, lagunak... Hitz guzti hauek, nere bizian zehar jaso dudan guzia adierazteko eman ditut eta argazkietan agertzen diren pertsonei lotura egin  nahi izan dut. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina